Millikanen esperimentua

Millikanen esperimentua Robert Andrews Millikan zientzialari estatubatuarrak 1909an egindako esperimentu oso ospetsu bati esaten zaio. Horrela deitua zientzialari honek egindako saiakuntzarik garrantzitsuena izan zelako, bakarra izan ez zen arren. Askotan olio tantaren esperimentua ere deitu ohi zaio.

Millikan-ek 1923ko Fisikako Nobel saria irabazi zuen esperimentu honengatik; gero azalduko den bazala, elektroiaren oinarrizko karga kuantizatu zuelako.

Esperimentua gasa dagoen kutxa baten barrena olio tantatxoak botatzean datza. Olio tanta hauek izugarri txikiak izan behar dira, mikrometroaren ordenakoak. Partikula hauek Stokesen legeak azaltzen duen bezala oso astiro, baina abiadura konstante eta uniformean jaitsiko dira. Behean, olio tanta aurretik prestatutako zulo batetik jausten da goranzko eremu elektriko aldakor batera. Tanta hauek, gasaren kontrako igurtzimendua dela eta, elektrikoki kargatzen dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search